XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nahiz eta hotzak geroz eta handiagoak izan eta elur ugari egin, kanpamenduan lan handia egiten zen.

Eguraldia eta tokia erabat kontrakoak baziren ere, erosoago bizitzeko gogotik saiatzen zen jendea.

Gainera, elkarren artean oso ondo konpontzen ziren eta horrek asko laguntzen zien.

Robinek orduak eta orduak pasatzen zituen bere pentsamenduetan murgildurik.

Egoera hartan denbora luzez segitzerik ez zegoela bazekien eta etorkizunerako planak egiten zituen.

Denak elkarturik zeuden, baina egunen batetan nekatzea ere ez litzateke harritzekoa izango eta orduan, deserriratu jator haiek etsipenean eroriko lirateke segurutik.

Bazekien bere fama geroz eta handiagoa zela, baina... Hainbeste jendek eskaintzen zion bere konfidantza...; ezin zuen hutsik egin.

Guztiek desiratzen zuten garaipena lortzeko, erabakiak hartu behar zituzten lehenbailehen.

Jaun handiak indartsuak zirela onartu beharra zegoen eta nahiz eta beren jarraitzaile gehienak beldurragatik menperatu, oso arriskutsua zen haien aurka joatea.